XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduango Euskaltzaindi aren altzoan mamitu zan Azkue`ren Euskera Osotua, eta Euskaltzaindiaren altzoan ari izan ziran euskaltzaiñek, Kanpion, Broussain eta Elizalde bereiziki, Azkue beraren zuzendaritzapean Euskera Osotua osoagotzen.

Ondo zekian Lekuona`k ori dana, lan ederra eginen bait zuan berak ere arlo berean geroxeago.

Bañan eginkizun ua patxarazko lan geldia zan, lan sakona, laisterketarik, eta batez ere, indarkeririk gabeko lana, Akademi bateri zegokiona, jakintza-lana.

Ez zan ua, Baiona`ko borrokalarien billeretako giroa; ez orixe!.

Giro aldaketa ori zeukan Lekuona Maixuak gogoan irakurri dituzun itz gogor oiek idatzi zituanean.

Ba-zekian, bai, Lekuona`k ondotxo, zertaz mintzatzen zan!.

Bera bait zan Euskaltzaindian Lendakari, Euskaltzaindiak bere itxura eta bere izatea azala eta mamia, el batua berri onen erruz, zearo aldatu zituanean.

Aldaketa ortan aurrera jarraitzeko bota zuten, ain zuzen, era lotsagarrian, Lendakaritzatik Lekuona zarra.

Me echaron...

Ordurarte, Euskeraren Akademi izan zan Euskaltzaindia.

Orduan, Euskeraren Akademi izatez utzita, el batuaren Buru Batzarra biurtu zan.

Ara zer zion Joxejoakin Azurza`tarrak Donosti`ko izparringi batean: